Lege oharra
WEBGUNE HONEN JABEAREN NORTASUNA
34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa, betez, www.gurekontu.com webgunearen jabea honako hau dela jakinarazten dizugu:
Izen soziala: Gure kontu
IFK zenb.: 44560601X
Helbidea: Calle Santiago 8 2° izquierda 20304 Irun Gipuzkoa
Telefonoa: +34 644 57 51 52
Helbide elektronikoa: info@gurekontu.com
JABETZA INTELEKTUALAREN ETA INDUSTRIALAREN ESKUBIDEAK
GURE KONTU www.gurekontu.com osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatzaile izan gabe, web-orriko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, grafiko, ilustrazio, argazki, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude.
www.gurekontu.com webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi GURE KONTU, bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik.
Hori dela eta, Erabiltzaileak onartzen du www.gurekontu.com webguneko eduki guztiak edo batzuk, edozein bide erabilita, GURE KONTU berariazko idatzizko baimenik gabe erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, eraldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ekoizpen-mota erabiltzen baditu, jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak urratzen ari dela.
www.gurekontu.com webguneari Internet bidez borondatez emandako datu pertsonaltzat jotzen ez den informazio oro (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab. barne) soilik GURE KONTU jabetza izatera pasako da eta horren erabileraren eskubide mugagabeak izango ditu, egileari, zein beste edozein pertsonari, inolako saririk eman beharrik gabe.
DATU PERTSONALEN BABESA
Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, jakinarazten dugu erabiltzaileek formulario edo email bidez bidalitako datu pertsonalak izaera pertsonaleko fitxategi batean barneratu ahal izango ditugula. Fitxategi hori behar bezala erregistratua dago Datuen Babeserako Espainiako Agentzian.
Emaila edo webgunean dauden formularioetako bat bidaltzerakoan, erabiltzaileak aipatutako fitxategietan barneratua izatea onartzen du. Era berean, webgune honetan erabiltzaileak IPak jaso ahal izango ditugu, eta horiek ere indarrean dagoen araudia errespetatuz tratatuko ditugu.
Erabiltzaileen datuak ez dizkiegu hirugarrenei lagako erabiltzailearen baimenik gabe. GURE KONTUk beti errespetatuko ditu bidalitako datuak, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoaren jarraibideak errespetatuz. Jasotako datuen aurka egiteko, horiek kontsultatzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien gaineko baimena bertan behera uzteko eskubidea izango duzu info@gurekontu.com helbidera emaila bidaliz.
EDUKIAK ETA ESTEKAK
Erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edonolako euskarri fisikotan gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako badira soilik; ondorioz, guztiz debekatua dago merkaturatzea, banatzea eta aldatzea.
GURE KONTUk bere webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen diren forma alda dezake nahi duenean.
GURE KONTU ez da inoiz ere gure guneko edukiak erabiliz gauzatutako erabilera okerraren erantzule izango; hala, erabilera oker horren erantzule bakarra edukiak eskuratu eta erabiltzen dituena izango da.
Halaber, gure web orriko esteka eta bilatzaileetatik abiatuta aurki daitezkeen hirugarren pertsona edo erakundeen web orriei dagokienez, gure enpresa ez da orri horiek daukaten informazioren erantzule.